ALLO 2018-ko maiatzak 26

Juane Arientzako Kanpaijole Eskolakook Allon egon ginen maiatzeko azken astebukaeran bertatik jaso genuen gonbidapenari kasu eginez. Nafarroako kanpaijoleek urteroko elkarteratzea ospatzen zuten bertan eta Nafarrak ez ginen kanpaijole batzuk ere bertan egon ginen gure parte hartzea eskeiniz.DSCF3020

Oraingo honetan Mikel eta Gorka izan ziren Arientzako Kanpaijoleen ordezkari gisa bertaratu zirenak. Bidaian euri jasa izugarriak arrapatu zituen arren, bertara heltzean auto barruan 10 minutu egonda gero atertu zuen, norbaitek Horeixena edo Tentenublo jo balu bezala.

Hamarretarako iragarrita zegoen gozaria dastatzera joan ziren bertako kultur etxera. Hirugiarrea eta txorixoa brazan erreta, patata tortilla, patata prijitu eta olibak besteak beste, gustora jan zituzten ardo eta freskagarriez lagunduta.

Apurnaka kanpaijole gehiago agertuz joan ziren, batzuk aspaldiko ezagunak, beste batzuk igaz Olastin ezagutu zituztenak, beste batzuk entzutez ezagunak zirenak eta ezezagun batzuk handik aurrera ezagun bihurtuko zirenak.

Gozariaren ostean Alloko herria bisitatu zuten Historian Doktorea den Elba Ochoa Larraonaren eskutik. Harlanduz eginiko etxe dotoreak dauzkan herria da Allo, Jauregui eta Jauntxoen etxe ederrak dituena. Baita udaletxe, ermita, eleiza eta gurutzbide garrantzitsu bat ere, bere aterpe ta guzti, gasteleraz humilladero esaten diotena, herrian sartzean bertan belaunikatu beharra zutelako bisitariek.

DSCF3002

Hamabiak ingururako eleizara gerturatu zen ibilaldia. Eleiza izugarria eta dotorea barrutik, erretablo ederrekin, koroan organo izugarriarekin eta lehioz inguratutako kupularekin. Baina dirudienez, hain eleiza ederra eginda diru denak gastatu zituzten eta kanpandorrea egiteko ez zitzaien dirurik gelditu eta pareta batean kokatu behar izan zituzten kanpaiak. Kanpai ederrak egia esan, egurrezko uztarri zaharrekin.

Kanpaijoleen momentua iritxi zen. Txandaka igo behar izan zuten kanpaijoleek eta ikusleek, hamarreko taldeetan, segurtasuna bermatu aldera. Mikel lehen txandan igo zen eta Gorka bigarrenean eta kanpaijole denak bezala, etziren kanpandorretik atera joaldiak bukatu arte. Hasiera buelta kanpaiekin eman zitzaion, eurek bandeo esanten dioten arren. Kanpai bakarra jartzen dute bueltaka bi lagunen artean eraginda eta bestea bueltaka balebil bezala simulazioa eginez jotzen dute. Luzaroan jo zuten bandeoa, kanpaijoleak txandakatu arren kanpaiak bueltaka mantentzen zituztelarik. Bakoitzak nekatu arte joaz eta atsedena hartuta gero, berriz animatuz. Momentu posgarriena Mikelentzat, Ezkaraiko Gonzalokin batera bueltaka jo zituenean izan zen. Luzaroan eragin zioten kanpaiari, gustora biak ere.

DSCF3006

Gorka eta beste batzuk aldiz, errepikak jotzeko aukerarik egongo zen zai zeuden. Antolatzaileak igerri zion Gorkari bere ardura eta baietzko keinu batez jakinarazi zion beraientzat ere egongo zela aukera. Handik gutxira errepikak jotzen hasi ziren, Artajonako Benito Linzoain eta Iñaki Altuna, Lakuntzako Angel Alegria, Olaztiko Jesus Solas, Iruñeako Migel Bañales, Ezkaraiko Gonzalok tentenublo jo zuen, gure taldekide den Mikelek Bolibarko errepika jo zuen eta Letxuga kanpaia eta Arientzako errepikak jo zituen Gorkak. Gero berriz bandeoarekin jarraitu zuten amaigabeko joaldian.

Kanpandorretik jetxi eta herriko tabernetatik errondan ibili ziren jota abeslariek eta soinujoleek lagundurik. Izugarrizko giro onean ibili ziren, jota abeslariak ez dira oso ezagunak gure inguruetan baina benetan giro ederra jartzen dute beraien ahots indartsuarekin eta joten bertso erakargarriekin.

DSCF3027

Horrela ibili ziren bazkalordua iritxi arte. Berrogeita hamar lagun inguru galditu ziren bazkaltzera, elkar ezagutu eta elkarren arteko esperientziak eta jakituria trukatzeko aukera ederrean. Bazkari ederra, serbitzu hobea, lagunarteko giro sanoa eta bazkal ostean berriz jota kantariak. Opariak ere banatu zituzten, zapi gorri bana eta estainozko kanpaitxo txiki bat bertako eguna gogoan izan zezaten.

Beste momentu garrantzitsu bat falta zen eta antolatzeileek esan zutenez, mahaitik etzen inor mugituko datorren urterako beste herri antolatzaile bat aukeratu arte. Aukeratu baino, norbaitek bere burua aurkeztea izan zen egia esan eta bazkal ostean jendea ausartago egoten denez, Lakuntzako lagunak agertu ziren ardura hartzeko prest. Lanak bukatutzat emanda, etxera bueltatzeko momentua iritxi zen.

Advertisements

Bisita izan dugu Arientzan

Asteartean ekainak 5ean herriko neska mutikoen bisita izan dugu kanpai jole eskolan. Egun haundia guretzat

Eguraldi kaxkarrari aurre eginda Aretxabaletako Algara ludotekakoen eskutik 25 bat mutiko eta neskatila adi egon dira Gorkaren azalpenak entzuten, eta baita bere joaldiak bereizten.

FB_IMG_1528388051531

Sokatik tira eginez kanpaiak jotzeko aukera ere izan dute. Mila esker zuen bisitagatik, atsegina da herrikoak ere guregana gerturatzea.

Arbulu

Maiatzaren 20-an, Arubulun antolatutako ospakizunera urbildu ginen Juane Arientzako Kanpaijole Eskolako ordezkariok. Han elkartzearen arrazoia bakarra izan arren, ekintzez betea zegoen goizez egin beharreko egitaraua.

IMG-20180518-WA0001

Ospakizun nagusia Arbuluko Indartsuaren iturriaren inaugurazioa zen. Dirudienez bertatik hartzen zuen ura Juan izena zuen Arbuluko Indartsuak eltze bete ur, baba beltzak egiteko eta badirudi horixe zela bere indarraren arrazoia, zenbat gure baba beltz jatea. Bertan zegoen bere oinordeko bat eta baita iturria berrizten ibilitako boluntarioak ere. Iturritik herriak duen kultur eraikiñera joan ginen luntxa eta lagunen konpañiaz disfrutatzera eta ospakizunei amaiera ematera.

JUAN INDARTXUA

Juan indartxue

Baina egunaren berri emango dugu hasieratik, hau da, goizean goizetik. Ipar martxa egon zen aditu baten laguntzarekin. Udaberria izaki, berde berde daude arabako paraje hauek eta goizeko freskuran ederto ibili ziren bastoiak lagun zituztela. Gero elizan ikusgai zeuden gabonetako belenen erakusketa ikusi ahal izan zuten hara gerturatu zirenak, baita elizaren bitxikeria artistikoak ere. Adituak ez garenok ez gara konturatzen bitxikeria hauen garrantziaz baina hortarako zegoen gonbidatuta “Erdi Aroko Araba” elkarteko ordezkaria. Aipamen berezia merezi dute oraindik zutik dagoen lehengo eliza zaharraren orman aurkitutako margoak, esanahi ezezagunekoak baina hamaikagarren mendekoak izateak ematen dien garrantziarekin. Zapaian, santu, martiri eta jauntxoen irudiak, urrez eta silarrez dotoretuak eta albo batean Arbuluko jaunak, herriaren izena hartu zutenak edo herriari izeman eman ziotenak, zeinek daki. Beraiek emandako diruarekin berreraiki zen eliza eta esker ona azaltzeko edo agian beren boterearen adierazpen izan zedin, beraien irudiak, ez santu eta martirien kokapen pribilejiatuarekin, biana bai guzti horien aldamenean.MARGOAK

Jarraian Toti Martinez de Lezeak hartu zuen txanda. Aurrekoaren seriotasunari amaiera emanez, bere umore onez guztion barrea eragin zuen. Arabako alde hartako mitología istorioak kontatu zizkigun, Arbuluko Indartsuaren ekintzak, umeentzako ipuinak balira bezela eta euskal herri osoko mitologíaz. Emakumearen garrantziaz eta sorginak etziren sorginen sorginkeriekin ere, arritu gintuen. Amaieran nire ustetan berak esandakoen artean garrantzitsuena zena esan zuen, istorio mitologikoak, euren hasieran, benetako erroa dutela. Gerora sutondoan nagusiek umeei kontatzen zizkienean aldatuz joaten ziren, gauzak gehituz, zirena baino handiago egin eta denbora pasa ahala mitoetan bihurtzen dira. Eta zera gomendatu zigun, guk ere istorioak kontatu, eraldatu, exageratu eta behar bada hemendik bosteun urtetara mitología bihurtuak izango dirala. Baina nere ustetan hori gertatzeko aurkari gogor bat daukate gaur egungo istorioek, irrati, telebista, internet, sare sozialak… guzti horiek eragosten dute sutondoko, gau hotzetako kontakizuna.

KANPAIJOTEN

Gorka, Arbulun kanpaiak jotzen

Bukatzeko, gu bertara eraman gintuenaren txanda etorri zen: kanpai joaldiak. Etzen ekitaldietan garrantzitsuena, bat gehiago baizik. Oikoa izaten den moduan, batzuk kanpandorrean eta beste batzuk behean, kanpai eramangarri txikiagoekin. Nire ustetan joaldi motela izan zen nahiz eta jendeari erakusteko asko balio izan zuen. Motela, joaldi monotonoak zirelako, xuhurrak hain zuzen ere. Auzokanpaia, angelusa, sukanpaia, hilkanpaia, agoniakoa, odeixena… Denak esanguratsuak baina jai giroa falta zutenak, joaldi berriemaile, elkartzeko deialdia egiten dutenak baina ez jai edo ospakizunetarako abixua ematen dutenak. Lau lagun egon ginen kanpandorrean eta nik,  gure joaldi ezagunena jo nuen, Letxuga kanpaia. Joaldi gustietan erritmo gehien izan zuena, alakotxea bait da gure letxuga kanpaia, simplea baina alaia, musikala, erritmoduna. Besteak jotzen ikusita, bazirudien nahiko kanpai deserosoak zirela. Alanbrezko malla bat bait zeukaten usoak ez sartzeko eta sokak etzirudien ondo jotzeko moduan zeudenik, gainera aldez aurretik probatzeko aukerarik ere ez genuen eduki. Baina jotzen hastean, ondo moldatu nintzen eta errepikak ere, aukera izan ezkero, ondo joko nituela iruditu zitzaidan. Baina esan dudan moduan, etzegoen jai errepiketarako aukerarik.ITXURRIKO INAUGURAZIOA

Handik denok batera eta kalejiran, Arbuluko indartsuaren erraldoia lagun genuela, buruhaundiekin eta trikitilariekin batera, iturri ondora joan ginen goizari amaiera ematera eta kontakizun honen hasiera izan den ekitaldia hastera.

Andrei Tarkovski eta Arientzako kanpaiak

Guk behintzat aurretik ez genuen pentsatuko elkarrekin lotzekoak izango ginenik, baina zelan diren gauzak, horrela suertatu da.

Kontua da Tarkovskik bere hainbat filmetan, kanpaiak eta kanpai hotsak sartu zituela. Itxura denez horren bila joaten zen modu eta momentu egokietan bere pelikulak ederragoak egiteko.IMG_20180512_090557_950

Donostiako Tabakaleran, Elias Querejeta, zinema eskolaren jardueren barruan zinemagile errusiar honen inguruan hainbat jardunaldi antolatzen dabiltza: “Andrei Tarkovskiren lezio galduak” deritzonak. Zinema ensaioak dira.

Ba omen dituzte , gizon honen 80 ordu pasa irauten duten ahots grabazioak, bere jakituria edo bere zinema lanak azaltzen dituztenak, eta horrek ematen die hainbat ikasgai osatzeko adina material. 2018ko maiatzak 12koa 2. lezioa izan da.

Ikasgai hori argitzeko behar gintuen,  Xabier Erkiziak, kazetari, musikari eta komunikatzaileak, eta gu joan egin ginen.

Z aretoa beteta eta ilunpetan , esandako irakaspenak errusieraz entzuten genituen denboran, pantailan horren itzulpenak irakurri ahal izan genituen hasieran. Gero zinema kritikariak ziren gizon eta emakume batek,  zinemagile honen eta kanpaien eta zine munduaz hitz egin ziguten.

Ondoren zinema zuzendari honen, eta modu batean edo bestean kanpaiak agertzen diren, 20 filma ezberdinetatik ateratako filma zatiz osatutako muntaiatxo bat eman zuten pantaila handian. Hau bukatzeaz bat eta segidan etorri zen gurea.

Minutu bateko isiltasunaren ondoren hasi ziren Luis Buñuelen jaioterria den Calandako aste santuetako danbor hotsak (grabatutakoak). Bolumena topera, aretoan ez zen besterik. Bostgarren minutuan edo han ezkutuan kokatuta geneuzkan kanpaietan hasi zen Mikel, suabe lehenengo eta topean geroxeago danborrekin batera, tarte batera sartu zen Gorka jendearen ikusgai zeuden kanpaietan gauza bera egiten.Tarkovski 2 - 043

Beste 3-4 minututan denak batera jarraitu zuten, fuerte eta kanpai jole bakoitzak nahi zuena jotzen. Bat batean danbor hotsak isildu zirenean kanpaiak bakarrik jarraitu zuten.

Pixkanaka ordena batera sartu eta geure joaldiak direnen inguruan, kanpai-jole bien arteko elkarrizketa sortu zen kanpaiekin, horretan jardun zuten luzaro, tartean isiluneak ere sortzen zirelarik. Bukaerara ezkutuko kanpaiak isildu ziren aurrena eta agerian zeudenak bueltaka eman zituzten azken kanpaikadak.

Guztira hogei minutu Arientzako kanpai-joleak zuzeneko jardunean arte garaikidearen puntako zentro horretan, Tarkovskiri bere ikasgaietan lagunduz. Arientzako kanpaietan ikasitakoak balio izan digu horretarako ere.Tarkovski 2 - 051

Txaloak jaso ondoren Xabier Erkiziak jende aurrean egindako galderei ahalik eta txukunen erantzun genien.

Kasualitatea ez bada ere orain dela zazpi urte, Atxabaltan antolatu genituen jardunaldietan Tarkovskiren “Andrei Rublev” filma eman genuen Arkupen. Ordurako ere izango zen elkartzen gintuen kanpai konturen bat.andrei-rublev1