Tomas Ganboa

Nafarroan, Arruazuko kanpai jolea da Tomas Ganboa

P1200140

Tomas bere kanpaiekin

Bideo honetan guk berari jaso diogun joaldirik ederrenetarikoa, Oiartzunen izan zen.

Gure eskolan ere joaldi hau jotzen ikasi dugu, denbora izango da lekuko, bere mailara irtxiko geran edo ez.

Advertisements

Aretxabaletako kanpaien inbentarioa.

2011an, Patxo Fernandez de Jaureguik, Aretxabaleta eta Eskoriatzako kanpai guztien inbentarioa egin zuen. Urte hartako gure jardunaldietan “Lo que dicen las campanas” hitzaldiarekin aurkeztu zuen bere lana eta apunte hauek pasatu zigun, noizbait edo nunbaiten argitaratu nahi izango bagenitu, momentuz hementxe jartzen ditugu.

034

Aretxabaletako kanpaien inbentarioa

 

Arientzan kanpaiek die

Arientza eta bertako kanpaien historia, zaharra da, ez dakigu noizkoa, Berau kontatzera goazen honetan, erdi bidetik hastea erabaki dugu, ez denboran jakina!.

2001ean jaso ziren Juane Madinabeitiaren eskutik  Arientzan jo izan dien kanpai joaldi ez berdin guztiak. Grabatutako bideoari hasera ematen dion  kontua ekarri gura dugu gogora:

5

“Arientza, 2001 eko agorra, udazkena

Arenaza, Areantza ta Aiintza bat ei dira, hala diote; batetik besterako aldea berriz, urteen poderioz ahozkerari sortu zaion aldaketa besterik ez da. Kurtzebarripeko ainubea bizi dugunoi, parra digu; izan ere, gizaldi berri batera ailegatu gara horretan erreparatu barik, baina bada gure aurretik beste batzuk izan direnen seinalea.

Urteak pasatu ahala urteengatik berba egiten dugu, gizaldiak pasatu ahala gizaldiengatik. lragango 100 urteotan zenbat aldaketa izan ote da, bizikeran halabe! Gauden moduan gaude gure gurasoek, eta hauen aurrekoek ere, euren lekua bete zutelako.

Honela, betibe gogora ekartzen diren auzoko pasadizu xinpleenak ere oso gogoko izaten ditugu, izan ere, hor somatzen da hemengo eguneroko hori nundik nora ibilia den.

Apur baten gelditzea pentsatu dugu, eta akabatu den mendetik, geurekin nahasi XXl.enera zer edo zer ekartzea, bertan uztea pena da eta.

Honela, 2001 eko agorreko Andramaixetan, elizan, Arientzan ezagutu izan diren 15 kanpai joaldi ezberdin batu ditugu, euretariko batzuk urte askoan entzun gabekoak, eta San Bizenten bertako kanpaia.

Kanpai hotsa, pasatzen zenaren berri emateko modua izan da, laguntasuna eskalzeko eta erreguak egiteko ere bai. Baita inguruko auzoetara ailegatzeko ere.

Grabazio honek, Arientzako kanpaien berbeta, azalpen eta guzti erakutsiko duen dokumentua izen gura du. Arientzak mende honen hasieran daukan itxura emango duen agiria ere izan gura du, gaurko etxeak ezeze, bertan behera utzitako zenbait
bazter ere erakutziaz; eta, gure aurretik joan diren eta orain bertan izan garen arientzar guztiok omendu ere egin gura ditugu: kanpaijoleak, monagiloak, albergan erropak garbitzen
zituztenak, nebera elurrez betetzen zutenak, Nardara belarretan eta iturrira uretan joaten zirenak; txordor, karobi eta teilerian lan egin zutenak, elizkizun eta hilerrietan hutsik egiten ez zutenak, San Bizentezaleak, pastoreak, etxetik irten zirenak eta abar eta abar eta gaur Arientza maite dugunok.

Horretarako bisitatu ditugu gure baso bazterrok, alberga, iturri, txabola, nebera, etxe, eliza eta abar eta horretarako astindu ditu Juanek Arientzako kanpai isilok.

Kanpandorrearen historiatxoa

DSC01342

Kanpandorreko harlanduak “1856, a expensas de Pedro Antonio de Arenaza” esaten du.

Pedro Antonio Zakarias Arenaza, 1818an Arientzako Txixirrekoan jaioa, abadetara joan zela diote. Gero kontratista ere ibili ei zen. Gizon honek dirua ipini ei zuen Arientzako
elizari behar moduko kanpandorrea jaso ziezaioten. Aurretik, oraingo koruko bentana zuloetan buella kanpaiak ei ziren. Pedro Antoniok, Arienlzara bueltatu zenean, negar egiten ei zuen halako kanpandorre bapeza ikusila. Egile horrek diru hori berarentzat hartu inolabe, kanpandorre ederragotan eman barik. Handik urte gutxira hil behar izen zuen gure Pedro Antonio.

Arientzako kanpandorrean bi kanpai daude: Bata, kanpaijolearentzat eskumakoa, “kanpai haundia”, elizako ate ostetik sokari tira eginda ere jo daitekeena eta Bestea, kanpaijolearentzat ezkerrekoa, “kanpaí txikia” edo “hil kanpaia”, entzuten denean atentzio gehiago sortzen duena. Gure kanpandorrean ez dago besterik, ez erlojoarenik eta ez buelta kanpairik.

Aintzinetik kanpaiak jotzeko ardura Josejoakinenekoena izen da, inoiz beste etxeren batekoak ere jo izan baditu ere. Dena dela, urrindik ezagutzen ei ziren Juanek jotzen zituenak. Bere aurretikoenak ere, Joxe Simon, Luzio edo Lorentzorenak ere gogoan dira.

Lan horregatik auzoko etxe bakoitzak urtean kuarta bat gari ematen zien. Ordainean zelemina ematen zitzaiela akorduan dutenak ere badira.

San Bizente

P1160721

Orain Arientzako ermita da baina entzunda daukaguhau izan zela Arientzako lehenengo eliza, eta txiki geratu zenean edo, auzoan botazioa eginda erabaki zela San Bizente haunditu beharrean berria egitea. 1895. urtean gehitu zitzaion kanpasantu

Kanpai bakarra dauka, txikia, sokatik tira eginda jotzen dena. “AVE MARIA GRACIA 1664″ dauka grabatuta. Elizkizunetara deitzeko erabili izan da, kanpai luzea eta hirukoa jota; auzoa juntatzeko ere bai, auzokanpaia jota”.

 

 

ERTZ 2015

 

kartelA1-212x300  kartelB1-212x300

Azaroak 29an Beran Egon ginen.  ERTZ musika alternatiboen urteroko bilguneak, aurtengoa 16.ak,  formatu berri bat zeukan gordeta: “Baratzetako kantutegia”.

Bertan landareen hotsak entzun ditugu, landareek entzuteko duten gaitasunaz ere ikasi dugu zerbait. Eta lur azpiko soinuak, turuta batzuen bitartez entzun ere bai.

 

P1050358

Joseba Irazokiren eskutik, doinu elektrikoagoak  jarri zituzten barazki artean eta egia esan nahasketa oso interesgarria suertatu zen.

P1050365

Kanpaien gunea ere izan zen eta bertan gu izan ginen protagonista, herriaren goialdean dagoen baratze batetan jo genituen Letxuga kanpaia, Garbantzu kanpaia, Odeien aurkakoa, Tente nublo , denak ere lurrari edo bere fruituei lotutako joaldiak. Azalpenak ere eman genituen eta bertaratutakoek gure ekarpena eskertu egin zuten.

P1050380

Arientzako kanpai jole eskolatik Pedro eta Julen joan ginen, eta Arabako Elburgotik Boni. Eraman genituen kanpaiak Elburgokoak ziren, milla esker bertakoei.

Jagoba Rekondo ibili zen baratza guztietan xehetasunak eta argibideak ematen eta horretan genbiltzala, holako baten herriko kanpandorrean joaldi automatikoa sartu zenean, 12:00ak  izango ziren, gure Letxuga kanpaia entzun ahal izan genuen, ez oso osoan baina bai ondo ezagutzeko moduko tarte batetan. Hortxe gure harridura eta poza: Beran ere doinu hori jo izan da.

Esposizio luzeko argazkigintzaz ere zerbait ikasi genuen, olioa, olibak eta kalabazak ere baratzean daztatu genituen eta begano begetarianoa zen menu batekin bazkaldu genuen lagun artean.

Dena ez ohikoa, baina guztiz ekimen ederra Berako artista hauek antolatu zutena.