Beste pauso bat

Kanpaiak jotzea, eguneroko ardura bat  izan da. Arientzan ardura hori, urteetan, generazio batetik bestera pasatu da Josejoakinenean, eta lan horregatik, beste etxetakoek urtero, kuarta bat gari ordaintzen zieten.

006

Hori bukatu zen, eta kanpaiak, beste toki askotan lez, ia ia isildu ere egin ziren.

Madinabeitiatarren kanpaiak jotzeko jakituria jaso eta nolabaiteko jarraipena eman nahian  2007an Arientzako kanpai jole eskola sortu genuen. Bertan ikus-entzunezko metodo berritzaile bat asmatu eta berarekin kanpaiak jotzen ikasi dugu.

Geroztik toki ezberdinetako kanpai-joleekin harremanak egin ditugu, eta guretzat gorde beharrekoa den ondare hau ezagutarazten eta erakusten gabiltza.

Blog hau beste pauso bat da, bertan, gogoa daukanak, gure orain arteko bidea ikusi ahal izango du, eta bertan jarraitu ahal izango gaitu aurrerantzean.

Bidelagun horri, ongi etorri.

Gurekin hartu emanetarako, hauxe duzu helbidea: kanpaijoleak@gmail.com

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s