Letxuga kanpaie

Letxuga kanpaiak jotzeko urte sasoi bete betean gaude, izan ere maiatzeko Santakurtzetik, maiatzak 3tik, Iraileko Santakurtzera, irailak 14ra,tartean egunero eguerdian jo beharreko kanpai joaldia  izan da.

Beste izen batekin, eta beste doinu batekin baina leku askotako joaldia da, uzta sasoian gaitzak eta etor zitezkeen kalteak uxatzen zituena.

Guk Juanei ikasi genion, eta jasota jarri dugu entzun edo ikasi gura duenarentzat. Guk ondo ikasiko genuen zeren eta , Otala zelaira 2008an kanpai eta guzti azaldu ginenean, eta bertan jo, “Hori neuri ikasi deustazue” esan zigun Juanek.

Marinera lehenengo aldiz joan ginenean , urtetan aurrera dihoan bertako asken kanpai jolea den Danielekin, joan ginen kanpaietara . Bertan Letxuga kanpaia jo genuenean, bereala esagutu zuen “bere aittejaunek joten zuena”. Zer esanik ez, guretzako momentu posgarria izan zen.

Naparruko Beran ere eguerdiko 12:00tako joaldi automatikoetan doinu hau geuk ere esagutu genuen. Behar ba da, martxan daukagun argazki lehiaketan norbaitek ,batek daki zelan, doinua argazkian jasota utziko du

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s