Arientzan, ezkerreko kanpaia

Kanpai joleak ezkerreko eskuarekin joten duena da. Arientzako elizako kanpai txikiena, Elizari aurrez aurre begiratu ezkero eskuinean gelditzen da, “hil kanpaie” ere esaten zioten Txikineko anai arrebek, bestearekin aldenduta, soinu biziagoa dauka, atenzio gehiago pizten du.

 

Francesc Llops i Bayo, kanpaietan aditua, antropologoa eta campaners.com web gunearen kudeatzailea da. Bisitan izan genuen 2011. urtean , eta gure kanpaiak ere ikusi zituen. Bere esanetan 1450. urte ingurukoa litzateke kanpai hau, ez dauka datarik idatzita baina bere letra estiloagatik, data hori ematera ausartu zen,

Eta hauxe, Patxo Fernandez de Jauregui-ren laguntzaz osatutako Ezkerreko kanpaiaren fitxa:

Advertisements

San Bizenteko kanpaia

Ermitaren sarrerako gailur gainean dago kokatuta, gurutze batek burutzen duen burdinazko kanpaleku batetan.San Bizenteko kanpaien fitxa

AVE MARIA GRACIA PLENA * 1664 *, dauka idatzita

P1160715

Ez dirudi urte guzti hauek, San Bizenten eman dituenik, guk beti hortxe esagutu ba dugu ere, Ardantzako Patxik esaten zuen Araba aldetik ekarritakoa dela, horrela esaten zuela behintzat bere aittejaunak.

Printzatuta dago eta bere hotsa ez da bat ere fina, baina bai, erraz esagutzekoa.

“Aretxabaletan kanpaiek die” 2011ko urriko gure jardunaldietan Arkupeko erakusketan egon zen gertutik ikusteko moduan.

Kanpai joaldiak Arientzan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Agorreko andramaixak direla eta Irailak 8an, 18:30tan, Irailak 9an 20:00tan eta irailak 10ean 11:30tan, kanpai joaldiak izango dira Arientzan.

Madinabeitia anaiei ikasitakoa da guk dakiguna, gerora bakoitzak bere aidea eman ba diogu ere. Eta aspaldi honetan esaten dugun moduan argazkiak ateratzeko aukera ere izango du gure lehiaketan parte hartu nahi duen edonork.