ARTIM 2017

Espinosako monteroak, espainiako erregeen bizkartzainak ziren, erregea lotan zegoenean bere segurtasunaz arduratzen zirenak. Denak Espinosakoak izan behar zuen, eta guztiak abeltzain edo nekazari jatorrizkoak. Urtean zehar sei hilabete erregearen inguruan eta beste sei etxean egiten zuten familia eta umeak Espinosan eduki ahal izateko.

Captura2

Espinosa de los Monteros herria armarridun etxe galantez josita dago, beste garai haien lekuko, ederki konponduta batzuk, beste mordoskada bat zaindu beharrean zutik mantendu nahi ba dira. Horixe dala herri honek gaur egun daukan arazoa, kontatu zigun Asunek, herriko gia turistiko boluntarioak, berarekin eta Zamorako kanpai jole taldearekin egin genuen eta herrian zeharko bisita.

Monteroen guardia hori aurten 1000 urte sortu zen eta 1931an,  errepublika garaian desagertu egin zen. Urteurren hori gogoratuz aurten, udan zehar,  ba daukate hainbat herri ekintza herri honen historia  gogoratzeko.

Espinosa de los Monteros Burgos iparraldean dago, mendi inguruan, Trueba errekak zeharkatzen du eta bertan urari presa eginda igeri leku aparta daukate zelai gune eta guzti. Futbol zelaia ere bertan dago eta baita eskolak beste zabalgune, eta  txopera eder batzuk ere.

Toki aproposa zela iruditu zitzaien ABREGO elkartekoei, bertan ARTIM 2017 antolatzeko.

IMG1499965664362_00000_BURST1499965664362_COVER

ARTIM 2017 “Todo lo cria la tierra”. IV encuentro de agroecologia y tradiciones rurales, izango litzateke azalpen osoa. Aste betean 300 bat lagun bertan kanpatuta, parte hartze eraginkor handiarekin egitarau ezin beteagoari aurre egiten,

Uztailak 13a jarri zuten etnografia eguna bezala eta  bertan jarri zituzten kanpaien inguruko  ekintzak. Kanpai-jole gehienak Zamoratik etorri ziren umorez gainezka, google maps-ek hiru ordu jartzen zuen tokian bost orduko autobus ibilaldia egin izana ahaztu nahian. Bueltatu zireneko berririk ez daukagu .

Captura3

Kanpaiak zelai lautada erdi erdian jarri zituzten, toki ezin hobean,  eta kanpai joleok banan banan eskuko megafoniarekin aurkeztu eta jo genituen geureak,  belarretan eseritako jendez inguratuta, estanpa paregabean.

Luze joan zen, baina gozatu ederra ere izan zen  joleentzat, Zamorarrak batez ere, eta inoiz ez bezala, gehienbat gaztez osatutako entzuleagoarentzat.

Bukatutakoan nahi zuen guztiak eta ausartu, Ismaelen laguntzarekin kanpaiokin trebatzeko gunea ere izan zen.

Captura4

Aurretik bi alditan ikusi izan gara Zamorako jende honekin, Meruelon eta Villavanten, baina Espinosararte ez dugu elkarrekin berba asko egin izan. Nabarmena da osatzen duten taldea, denak kamiseta berdina itxura baten eta bakoitza bere izena eta herria paparrean.

Pare bat gazte kenduta haiek ere urtetan aurrera doazenak dira, baina denak elkar hartuta bizi dute kanpai jotzea. Garbi dago kanpaiak jotzera joaten direla eta horrela egiten dute, gelditu ezinik, oso ondo “errepikatzen” dute bi kanpaiekin. Joaldi berriak non ikasi badaukagu.

FB_IMG_1500583188913

Bertatik gertu, eskola ondoan Abel Portillak ere egin zuen bere lana, bertan galdatu zuen eta kanpai berri bat. Moldea eginda ekarri ba zuen ere, bertan lurperatu  eta galdatu zuten gasoliozko labe batean. Hau gaueko lana izan zen, izan ere sua eta brontzearen goritasuna ikusgarriagoak dira ilunetan, gu ordurako etxera itzulita ginen, egun horretan ikasitako guztiak bazeukan eta zer hausnartu.

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s