Andrei Tarkovski eta Arientzako kanpaiak

Guk behintzat aurretik ez genuen pentsatuko elkarrekin lotzekoak izango ginenik, baina zelan diren gauzak, horrela suertatu da.

Kontua da Tarkovskik bere hainbat filmetan, kanpaiak eta kanpai hotsak sartu zituela. Itxura denez horren bila joaten zen modu eta momentu egokietan bere pelikulak ederragoak egiteko.IMG_20180512_090557_950

Donostiako Tabakaleran, Elias Querejeta, zinema eskolaren jardueren barruan zinemagile errusiar honen inguruan hainbat jardunaldi antolatzen dabiltza: “Andrei Tarkovskiren lezio galduak” deritzonak. Zinema ensaioak dira.

Ba omen dituzte , gizon honen 80 ordu pasa irauten duten ahots grabazioak, bere jakituria edo bere zinema lanak azaltzen dituztenak, eta horrek ematen die hainbat ikasgai osatzeko adina material. 2018ko maiatzak 12koa 2. lezioa izan da.

Ikasgai hori argitzeko behar gintuen,  Xabier Erkiziak, kazetari, musikari eta komunikatzaileak, eta gu joan egin ginen.

Z aretoa beteta eta ilunpetan , esandako irakaspenak errusieraz entzuten genituen denboran, pantailan horren itzulpenak irakurri ahal izan genituen hasieran. Gero zinema kritikariak ziren gizon eta emakume batek,  zinemagile honen eta kanpaien eta zine munduaz hitz egin ziguten.

Ondoren zinema zuzendari honen, eta modu batean edo bestean kanpaiak agertzen diren, 20 filma ezberdinetatik ateratako filma zatiz osatutako muntaiatxo bat eman zuten pantaila handian. Hau bukatzeaz bat eta segidan etorri zen gurea.

Minutu bateko isiltasunaren ondoren hasi ziren Luis Buñuelen jaioterria den Calandako aste santuetako danbor hotsak (grabatutakoak). Bolumena topera, aretoan ez zen besterik. Bostgarren minutuan edo han ezkutuan kokatuta geneuzkan kanpaietan hasi zen Mikel, suabe lehenengo eta topean geroxeago danborrekin batera, tarte batera sartu zen Gorka jendearen ikusgai zeuden kanpaietan gauza bera egiten.Tarkovski 2 - 043

Beste 3-4 minututan denak batera jarraitu zuten, fuerte eta kanpai jole bakoitzak nahi zuena jotzen. Bat batean danbor hotsak isildu zirenean kanpaiak bakarrik jarraitu zuten.

Pixkanaka ordena batera sartu eta geure joaldiak direnen inguruan, kanpai-jole bien arteko elkarrizketa sortu zen kanpaiekin, horretan jardun zuten luzaro, tartean isiluneak ere sortzen zirelarik. Bukaerara ezkutuko kanpaiak isildu ziren aurrena eta agerian zeudenak bueltaka eman zituzten azken kanpaikadak.

Guztira hogei minutu Arientzako kanpai-joleak zuzeneko jardunean arte garaikidearen puntako zentro horretan, Tarkovskiri bere ikasgaietan lagunduz. Arientzako kanpaietan ikasitakoak balio izan digu horretarako ere.Tarkovski 2 - 051

Txaloak jaso ondoren Xabier Erkiziak jende aurrean egindako galderei ahalik eta txukunen erantzun genien.

Kasualitatea ez bada ere orain dela zazpi urte, Atxabaltan antolatu genituen jardunaldietan Tarkovskiren “Andrei Rublev” filma eman genuen Arkupen. Ordurako ere izango zen elkartzen gintuen kanpai konturen bat.andrei-rublev1

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s