Albaidakoak bisitan

Abustuaren 26an, Jordi eta Manolo Albaidako kanpai-joleak izan genituen bisitan.

Albaidako kanpai-joleak izan ziren, UNESCOren aurrean eskuz jotako kanpai joaldiak, ondare ez-materiala bezala aitortzea eskatzea bultzatu zutenak. Eta nola ez gainontzekoon laguntza eta parte hartzea eskatu dutenak

IMG_20190826_163637_903

Horretarako bidea oso luzea izango den arren, eman beharreko pausoak zeintzuk diren nahiko garbi dituzte eta horretan dihardute. Oraingoan Espainia guztian, herrialdeka lagin batzuk aukeratu eta, bertako kanpai-jole, kanpai eta joaldi ezberdinen egoera erakutsiko duen txosten potolo bat prestatzen dabiltza. Irudi, elkarrizketa eta bideoz guztiz osatuta.

IMG_20190826_121933_583

Euskal herrian, Amurriokoak eta Arientzakoak aukeratu gintuzten,  eta oporraldia,  zaletasuna eta lana bat eginda, hemen egon ziran bi gazteok behar ziren tramankulu guztiekin,  gure kanpaiak eta kontuak behar bezala jasotzen txosten mardulerako.

Gustura lagundu genien, nahiz eta egun osoa pasatu zitzaigun beraiekin, ez zebiltzan presaka eta. Izan ere Galizia aldetik zetozen eta Zaragoza aldera zihoazen egun bakoitzean kanpandorre bat bisitatuz, furgoneta erraldoia etxe eta bulego bezala hartuta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s