Madinabeitiarrak

Arientzan, Josejuakineneko ia Madinabeitia anai guztiak jotzen zituzten kanpaiak, Juane, Fermin,  Eugenio eta Felisek esaterako. Mutikotan ,  esku bakoitzean harri bana hartu eta etxe ondoko intxaur arbolaren kontra kanpai joaldi legekoak egitea izaten zen beraien jolasa. Ez daukagu zalantzarik, jolas eta norgehiagoka horrek egin zituen hain kanpai jole trebeak

1senidiek

Juane, Joxe Mari, Jose Luis, Prontxio, Inazio, Lorentza (ama) Lorentzo (aita), Felis, Fermin, Marilu, Pili, Eugenio eta Faustino.

Hasieratik, gure eskolako helburu nagusia, kanpaiak Juanek bezala joten ikastea izan da. Bera izan da gure inspirazio iturri eta kanpai jole eredua.

Hainbat historio grabatu genion Juaneri, bere belaunaldiko anai zaharrenari. Gogoz kontatzen zituen kanpaiekin edukitako bizipen batzuk: mutikoa izanik eta kanpaietara aillegatzen ez zala, bere osaba Luziori ikasita edo jarraika hasi zela kanpaiak joten. Ordua zenean lana utzi eta kanpaiak jo beharra, Obispoari egindako ongietorria, Etxebarriko Elisari, gaixo zegoela eta, elizakoak eramaten apaizari lagundu zionekoa, edo eta Zuatzu etxea erre zeneko kontuak, baita hodei ilunen aurkako konjurua abadeak elizpean  egiten zuen denboran, nola bere ama Lorentzak San Juan sortako belar batzuekin sutxoa egiten zuen. Guztiak ere, bere kontatzeko era bakarrean.

This slideshow requires JavaScript.

.