Olaztin egon gara.

P1000053

Fisika kuantikoan adituek eta gaur eguneko zientzialariek, unibertso paralelo anitz daudela diote. Gure unibertsoa, antza, ez da bakarra. Sentsazio hori euki nuen nik Olaztin. Kanpaijole munduan 10 urte daramatzagu eta kanpaijole, kanpaigile eta kanpaien unibertsoan dabiltzan gehienak ezagutzen  genituelakoan geunden. Baina Olaztin badirudi unibertso paralelo batean sartu ginela eta han batu ginenak ez genituen ezagutzen. Lehen minutuak pasa eta gero Ismael Burgoseko gure lagun berria han zegoela konturatu ginen eta gure aspaldiko laguna den Tomas Ganboa Arruazuarra ere bai, baina beste guztiak ezezagunak ziren. Julenek eta nik gure izenak jarri genituen bertan zeukaten kanpaijoleen horrian eta hogeigarrena eta hogeitabatgarrena ginen eta guzti horietatik bi bakarrik ezagunak.

Captura48

 

Hamaiketakoa egin eta doltzaineroek lagunduta elizara urbildu ginen.Kanpandorrera igotzeko agindua jaso eta kanpaiei eragiteko ordua heldu zen. Hasieran bertakoak zirenei itxi genien txanda, han bait zegoen urteetan zehar Olaztiko kanpaiak jotzeko ardura izan zuenaren  semea, eta bera ere kanpaijolea zenez animoso hasi zen kanpai jotzen. Bera izan zen aurkeztua izan zen bakarra eta handik aurrerakoa aurkezpenik gabe eta inolako txandarik eman gabe, bakoitzaren atrebentziaren eta gogoaren araberako ordenan jo genituen.

Captura78

Tarteka tarteka bi kanpai txiki bueltaka jotzekoak ere astintzen zituzten. Ha zen kanpaiei eragin beharra, batzuk bueltakoak jotzeko afizio itzela daukate. Denak ziren nausiak, gazte gutxi kanpaien munduan ohi denez. Guk ere izan genuen gure txanda eta nahiko txukun aritu ginen kontuan izanda inoiz probatu gabeko kanpandorrean jotzea betik dala saila. Amaieran eta kanpaijole asko behera jetsiak zeukela, mutil gazte bat hasi zen kanpaiak jotzen eta egia esan ordurarteko onena iruditzu zitzaidan. Berarekin hitzegiteko aukera euki nuen gero eta Altsasukoa zela esan zidan, berandu etorri zela beste konpromesu bat zela eta. Hangoak bukatu eta kultura aretora jaon ginen.

Captura

 

 

Kultura aretoan entzundako Hondarribiko kanpaiei buruzko hitzaldiaren ostean, berriz elizara joan ginen, Altsasuko dultzainero eta erraldoiekin batera. Bertan, kanpai bat bataiatu, bedeinkatu eta kanpaiaren babesle izan zirenei homenaldia egin zitzaien agurra dantzatuz.

Captura99

Hor amaitu ziren gure zereginak, alde egin beharra bait genuen baina han geratu zirenek bazkariaz eta giro onaz gozatzen jarraitzeko aukera izan zuten.

Advertisements

Zorrakin, Eskarai aldean

2017-ko apirilaren zortzian, Ezkaraira joan ginen handik jasotako gonbidapenari erantzunez. Antolatzaileen asmoa, Zorrakin herrian berriztutako kanpaiak bedeinkatu eta inauguratzea zen.

Beraiek eskatu bezala, eguerdiko hamabiak baino lehentxoago han geunden, San Esteban Protomartir elizan. Sartu eta eskumara, San Vitores, herriko patroiaren irudia zegoen, lepotik moztutako burua, eskerreko eskuan zuelarik. Eleiza inguruetan bazegoen jendea baina kanpantorrera igo ginen kanpaijoleak han egongo zirelakoan. Eta halaxe zen, gora iristean eta gu ikusi orduko bazekiten nortzuk ginen. Gure blogaren abantailetariko bat.

Aurkezpenak egiteko denborarik gabe, abarea agertu zen eta kanpaiak bedeinkatu zituen. Bera etzen geratu hortik aurrerekoak ez ikustera eta ez entzutera. Kanpaiak garbi garbi zeuden, batzuk alemaniara bidaliak izan ziren zeuzkaten brintzak soldiatzera, beste batzuei uztarri berria jarri eta garbitu egin zituzten, baita mihi berriak jarri ere. Kanpai denak zuten itsura ederra, ikustera ohituta ez gauden bezala, brontzezkoak diren arren, urrezkoak ziruditen, kolore hori disdiratsuarekin.

DSCF2729

Gonzalok kanpaiei sokak kendu eta buelta kanpaiak jo behar genituela esan zigun. Ospakizunetan geunden eta buelta kanpaiak jo behar ziren, jaietan bezala. Hasi ziren denak kanpaiei lehen balantzak ematen eta gure ondoan zegoen kanpai txikiari eragiteko inor ez. Keiñu bat egin zidan Gonzalok eta laister ulertu nuen nik jotzeko eskatzen ari zitzaidala. Minutu luze batzutan eragin nion kanpaiari eta Pedrok jarraitu zuen niri erreleboa emanez.

Hurrengo joaldia abixuarena zen, hau da, eurentzat “arrebato” zeritzona. Kanpai denekin, inungo zentzurik gabe, miñari alde bietara eraginez jo behar zena. Modu horretan gertakizun arriskutsu edo bereziren bat gertatzen zenean jotzen zena, berezia sentzu negatiboan noski. Adibidez sute bat edo etxe baten erorketa edo istrupuren bat… Oraingoan kanpai txiki hori Ismaelek jo zuen, momentu horretan ezagutzen ez genuen arren, gero elkarrekin barriketan hastean berari buruz entzundakoa nintzela konturatu nintzen, bera ere kanpaiak jotzen erakusten hari bait da Espinosa de los Monteros, Burgoseko bere herrian.

Horeixena jotzeko txanda heldu zen, “tente nublo” erdal hizkuntzan. Titi tata titi ta, sinple bat luzaroan jo eta gero tata titi tata ti berriz ere luze, kanpai biak batera jota amaituz. Guk ezagutzen dugun joaldi arabarra baino sinpleagoa, arabarren joaldian, han jo zen tarte horretaz gain, sarrera bat jotzen da eta doinu aldakorragoa da.

Hangoak amaituak zeuden eta ez zitzaigun gure joaldiak jotzeko aukera handirik eman. Pedro animatu zen eta Aixolako errepika jo zuen, beste inor etzen animatu. Udaletxera bidea hartu genuen bertan kanpaien konponketen berri eman behar ziguten eta denboraz ezebiltzan soberan antolatzaileok.

DSCF2723

Gonzalok eman zituen azalpenak, kanpaiak apurtzearen arrazoi desbesdinak azaldu zituen eta kanpaien konponketen nondik norakoak azaldu zizkigun. Kanpaiei buruz asko zekiela erakutsi zuen hitzaldi interesgarri hartan eta beste toki batzuetan baino sentsibilitate gehiago dagoela ikustarazi zigun. Kanpaiak konpontzeko egindako horrelako ahalegin ekonomiko eta pertsonala ez bait da edonon aurkitzen.

Ondoren, luntsaren ordua iritsi zen, zurrakapote dastaketarekin. Kanpaijoleak ginenen arteko elkarrizketen momentua zen. Gonzalok ezagun askorekin egon beharra zeukan eta beranduxeago gerturatu zen guregana. Ismaelek eta guk luzaro hitzegin genuen gure esperientzia eta ezagupenei buruz. Bazkaltzera Ezkaraira ere batera joan ginen hirurok eta bostak laurden gutxi arte, Gonzalorekin elkartzeko jarri genuen ordurarte hain zuzen ere, gai bakarra egon zen gure ahotan: kanpaiak.

Zergaitik bostak laurden gutxi? Ezkaraiko elizan bostetan Matachinek, barruan dagoen kanpaitxoa joko zuelako, ordu oro jotzen duen moduan. 1683. urtekoa da eta esaten dutenez, Burgoseko Papamoskasa egin zuen artista berarena da eta hiru urte lehenagokoa da gainera.

Jarraian kanpandorrera igo ginen, eta bertako kanpaiak erakutsi zizkiguten. Bi romana eta hiru eskiloi. Romana bati Garbancera deitzen diote, jai bisperatan jotzen delako. Besteari Dominguera deitzen diote, domeketan jotzen delako. Ospatu beharreko jaiaren garrantziaren arabera, hiru, lau edo bost kanpaiak jartzen dituzte bueltaka.

Arratsalde dena pasa genuen kanpandorreak bisitatzen. Arratsaldeko bostetan hasi eta zortzi terdirak arte. Ezkaraiko Allendeko ermita, Valgañoneko San Lorenzo eliza eta Nuestra Señora de las Tres Fuentes eliza nagusia, Ezkaraiko Santa Barbara ermita eta amaitzeko, Zaldiernako eliza. Batzuetan gora igota eta beste batzuetan gora igo gabe, Gonzalok giltzarik etzuelako.

Kontu berezi asko kontatu zizkigun Gonzalok. Adibidez Allendeko ermitatik prozezioa irtetzen zenean, ermitako kanpaiek laguntzen zioten, baina erreka gurutzatzean, Ezkarai herriko kanpaiak hasten ziren bueltaka eta Allendekoak ixildu beharra izaten zuten prozezioa bere eremutik irtetzen zelako. Erreka bueltan gurutzatzean, Ezkaraiko kanpaiak ixildu behar izaten ziren berriz. Bigarren adibide bezala, Valgañoneto Tres Fuentes eliza nagusia herritik urrun aurkitzen da eta San Lorenzo ermita herrian bertan dago, baina ermita izanda, ezin zen mesarik ospatu bertan egunero. Beraz, ermitari eleiza izaera emateko eskatu zioten obispauari eguneroko mesak bertan ospatu ahal izateko.

Horrelako beste hainbat kontu eta anekdota kontatu zizkigun, baina guretzat gustokoena zena, kanpaien eta kanpai joaldien berezitasunak ziren eta horietaz arratsalde denean zehar hitzegin genuen. Kanpai bakoitza zein urtetan egin zen, noiz beregin ziren horietako batzuk, jotzeko orduan ze arazo zituzten beste batzurekin, zeintzuk jotzen ziren behetik eta zeintzuk gora igota, etabar luze bat.

Benetan aberasgarria izan zen eguna eta bertan egindako arremanak etorkizunerako oparoak izango direla zihur gaude.

Amaitzeko Gonzalori eskarrak eman nahi dizkiogu eta egunen batean guk antolatutako ekintzetara gerturatzea nahi genuke eta eskertuko genioke.

10 urte beteko ditugu, I

2007an sortu eta gero, Arientzako kanpai jole eskolak 10 urte beteko ditu aurten. Dagoeneko ba daukagu ibilaldi bat egina, etenik gabe astero astero eman ditugu pausoak , Arientzako kanpaietan ez ba da beste nonbaitekoetan.

Dagoeneko elkarte bezala ere eratu gara, izena jarri behar, eta nola ez “JUANE, Arientzako kanpai jole eskola elkartea” jarri diogu.

Juane Madinabeitia izan zen hasiera hasieratik guk hartu genuen kanpai jole eredua, guztientzat onena zenaren joaldiak jaso eta ikastea izan zen gure erronka, baita bere anaienak ere. Dagoeneko ez dago gure artean, baina  gure lanok ikusteko egon izan balitz… , edukiko zuen notaren bat jartzeko, bai horixe.

Hauxe ba, 10. urtea dugula eta, gure ospakizunetako lehenengo atala: “Agur eta ohore zuri Juane, Arientzako kanpai jole bikaina”.

juane6

Guztiak goguen.

ArientzaRock 2016. Guztiak goguen.

Eguzkixe agertu ta

Zaraixa aldera

ezkuketan da.

Arientzan gaz

 

Azatza eguzkitten,

Saldaña eta

Intxaurbe burue

zuriz jantzitte.

 Bertan inor bizi leikenik,

nork ote euen pentsatu

onetik be eukiko euela ta

Gaur eliza barruen

aurrekuek fan zirelako

Guztiak goguen, goguen.

 Ainubie izan arren

lagunek jaixo

bizi eta gastau

dira hemen.

 

Kontue noizkue dan

guk ezin esan,

Izan zirela bai,

lur honetan.

 

Soluen edo basuen

albergan edo labelan.

Hemendik alde eindakuek

gehixau die.

Egurretan, ittaurren

hillerrixe zainketan,

Egunsentittik illunera

Guztiak goguen, guztiak goguen.

 

Azkenak fan barri ta

Ondio penaz,

eta aurrekuek

ahaztute?

 

Danak ate hontatik

sartu ziren inoiz

ohituraz edo,

batzuk fedez.

 

Danok batera gaazela

egin daigun amets,

elkar ikusten gaiela

jaixetan.

Aspaldikue, gaur onduen

jarri jakule eta…

ahaztu gure ez eta.

Guztiak goguen, guztiak goguen.

Arientzan, 2016/09/10