Zer da hau?

Kanpaiak jotzea, eguneroko ardura bat  izan da. Arientzan ardura hori, urteetan, generazio batetik bestera pasatu da Josejoakinenean, eta lan horregatik, beste etxetakoek urtero, kuarta bat gari ordaintzen zieten.

Hori bukatu zen, eta kanpaiak, beste toki askotan lez, ia ia isildu ere egin ziren.

Madinabeitiatarren kanpaiak jotzeko jakituria jaso eta nolabaiteko jarraipena eman nahian  2007an Arientzako kanpai jole eskola sortu genuen. Bertan ikus-entzunezko metodo berritzaile bat asmatu eta berarekin kanpaiak jotzen ikasi dugu.

2008-09 060

2008. urtea: Julen, Gorka, Juane, Pedro, Beñat, Eugenio eta Felis

Geroztik toki ezberdinetako kanpai-joleekin harremanak egin ditugu, eta guretzat gorde beharrekoa den ondare hau ezagutarazten eta erakusten gabiltza.

Blog hau beste pauso bat da, bertan, gogoa duenak, gure orain arteko bidea ikusi ahal izango du, eta bertan jarraitu ahal izango gaitu aurrerantzean. Facebook-en ere ba gaude.

Bidelagun horri, ongi etorri.

Gurekin hartu emanetarako, hauxe duzu helbidea: kanpaijoleak@gmail.com

 

Advertisements