Albaidakoak gurekin

Eskuz jotako kanpaiak “Gizadiaren kultur ondare ukiezina” bezala izendatzeko ahaleginetan gabiltza kanpaijoleok. Estatu mailan Campaner d’Albaida -koak buru belarri dabiltza ahalegin honetan eta gu gainontzekook, beraien esanetara gaude.

Bidea luzea izango dela diozkue, baina etenik gabe jardun beharrekoa. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia pilatzen dabiltza eta horretara etorri dira Arientzara ere.

2021ko otsailak 20an, Albaidako Manolo, Remei eta Francisco etorri zitzaizkigun, gu elkarrizketatzera eta gure kanpai hotsak grabatzera. Eskertuta gaude gu etxetik mugitu gabe egiten dabiltzan lanagatik. Bisita bueltatzekotan gelditu ginen.

1 thoughts on “Albaidakoak gurekin

Utzi iruzkina