Arientzako kanpaiak, mutu

Gutxi gara eta, kanpandorrean ez gara inoiz tropelka pilatu izan, eta ostiralero kanpaiak jotzea, Arientzan elkartzeko aukera polita moduan ikusten dugu. Toki estua izan arren beti kabitu izan gara  bata besteari lekua emanez. Kanpaiak jotzen nahi adina denbora eta gehiago ematen dugu geure gauzataz berba egiten.

P1140125

Badakigu izurrite eta kalte handien aurka eragiteko erabili izan direla kanpai hotsak, konjuru eta guzti bizi lagunak babesteko. Gaur bertan ere toki askotan COVID-19ari aurre egiteko jo egingo dira. Guk ordea gure ostiraleroko jarduera etetea erabaki dugu.

JUANE ARIENTZAKO KANPAIJOLE ESKOLA ELKARTEA osatzen dugunok, aurrerago bueltatuko gara.  Juane-i ikasitako errepikak jotzen jarraitzeak  eta entzuteak merezi du eta.