Estibaliz eta Asier

Errege bezpera egunean suertekoak izan gara. Izan ere Donostian bizi den bikote hau etorri zaigu kanpai-joleok bisitatzera. Bailaran egun batzuk pasatzera etorrita zeuden eta aitortu digute gure jarduera bertatik bertara ezagutzea, aspalditik zeukatela buruan.

Kanpaietara bidean ikusi duten armoniotaz ere ohartu dira, baita zerbait jotzera ausartu ere. Nork daki, behar bada, hurrengo batetan Arientzako armonioa eta Arientzako kanpaiak batera entzuteko aukera izango dugu.

Eskerrikasko Asier LI eta Estibaliz Urresola

Asier, Gorka, Estibaliz, Julen eta Toto 2021/01/05