Gizadieren Kultur Ondare Ukiezina. II

Lau urte pasa dira kanpaiak eskuz jotzeko deialdi bateratu bat  egin zela. Bertan Arientzakook parte hartu genuen eta baita bideo batetan jaso ere.

Deialdiaren aitzakia eskuz jotako kanpaiak, UNESCOri “Gizadiaren kultur ondare ukiezina” bezala izendatzeko eskatzea zen. Hauxe izan zen bide luze baten hasiera.

Aurretik tiraka  Campaners d´Albaida lagun talde nekaezina ibili da, gu berriz beraien esanetara atzetik. Kilometro asko ibili behar izan dituzte denon harremanak sendotzeko eta gure ekarpen txikiak batuta, handi bihurtu dituzte. Auskalo zenbat ate jo dituzten , zenbat txosten eta bideo osatu eta aurkeztu dituzten beharrezkoa zen tokietan, tarteko denbora honetan.

Azkenean, UNESCO-ren ebazpena 2022ko azaroaren 30ean etorri da. Eskuz jotako kanpaiak Gizadiaren kultur ondare ukiezina dira. Ez da edonolako aitortza. Gure kanpaietako jarduerak merezitako babesa izango du aurrerantzean.

Ospatzeko eta gure poza erakusteko beste kanpai joaldi bateratu bat deitu zuten Albaidatik 2022-12-03an, eguerdiko 12:00tarako. Egun horretan Gorkak eta Julenek jo genituen Arientzan kanpaiak. Hona hemen egun horretako argazkiak

Pauso handi bat eman da, baina ez gara horretan geldituko. Kanpaijole elkarte guztiok inoiz baino bateratuago gaude eta lanean jarraituko dugu kanpai joaldi ezberdinak aireratuz, maite dugun hori zaintzen.