Bisitari berriak

Auzoko jaiekin batera izan behar zuen bisita honek. Horrela geneukan aurreikusita Mankomunitateko turismo arduradunekin, kanpai kontuak ez ezik, Agorreko andramaixak ere ezagutu ahal izango zituztela gerturatzen zirenak .

Bizi dugun egoerak, jai ospakizunak  pikutara eraman ditu baina bisita gauzatu da, maskarilla eta behar diren neurri guztiekin. Zazpi lagun gerturatu ziren gurera eta gure berri kontatu ondoren eliza, kanpandorrea eta San Bizente ere erakutsi genien.

Jende atsegina suertatu zitzaigun oraingoan ere. Eskerrikasko

Arientzan, 2020ko irailak 12a